Blog de Rivendel

diciembre 27, 2010

Olentzero mitoaren jatorria

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 8:01 pm

Olentzero historia handiko euskal pertsonai mitologikoa da. Pertsonaia honi eta Gabon egunari ematen zaion izena berbera da. Izen honek aldakin ugari ditu, hauek dira batzuk: Orentzago(Zarautz), Onentzaro(Lizartza), Orontzaro(Andoain), Onontzaro(Berastegi), Oranzaro(Leitza).

Kristautasuna bere erlijiora egokitu baino lehen, pertsonai honen izaera eta zeregina oso ezberdina zen eta gaur egun eman zaion paperarekin zerikusi handirik ez zuen. Kristautasuna heldu baino lehen aintzineko euskaldunak beste erlijio bat zuten eta garai honen barruan sartu behar da olentzeroren jaiotza pertsonai mitologiko bezala.

Garai artako pertsonentzako Olentzero erraldoi musuzikin eta begigorria(begi odoltsu) zen. Izaeraz gaizto eta izugarrikoa zela kontatzen zen. Gabon gauean menditik jaisten zen eta etxeko tximinietatik sartzen zen barrura. ote-txorta handia zeraman bizkarrean eta bere eskuan igitaia. Ere kontatzen zen herri batzuetan tximiniak bera jaisteko ordurako garbi egon daitezen nahi zuen; bestela, etxean bizi ziren guztiei lepoa moztu egiten zitzaien. (more…)

febrero 4, 2010

Agate deuna

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 8:09 pm

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan:“http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/2009/02/04/agate-deunaren-bezperan/”

Urtero otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak kantuz bete egiten dira. Haurrak eta helduak kalez kale ibiltzen dira koplak abesten. Makil bat daramate eskuan eta lurraren contra kolpekatzen dute abestiei ritmoa emanez. Normalean abeslariak korroan jartzen dira eta askotan euskal jantzi tradizionalak daramate.

(more…)

diciembre 2, 2008

Mikel Laboaren omenez

Filed under: euskal folklorea,musica — grahamgreene @ 10:03 am

MiKel Laboa hil zitzaigun atzo. Gure kulturarako benetan egun tristea izan zen. Mikel Laboarekin joan da euskera eta euskal abestiaren bulkatzaile garrantsitzuenetariko bat. Bera berreskuratu zituen mordozka euskal abesti tradizionalak euskera egoera txarrenean zegoenean(frankismoan).Berak sortu dituen abestiak  geratuko dira gure barruan betirako. Eskerrik asko biotzez Mikel, gure kulturagatik egin duzuna izugarria izan da.

(more…)

abril 11, 2008

Mateo Txisturen leienda

Filed under: euskal folklorea,leiendak — grahamgreene @ 4:54 pm

Batzuk ezaten dute kontatuko dudana Tolosan gertatu zela, beste batzuk, aldiz, Oiartzunen gertatu zela ziur daude, eta hirugarren batzuk zin egiten dute bere arbasoek Ataunen ikusi zutela. Ala ere, denok gertatutakoarekin bat egiten dute, honela izan zen: Duela urte asko bazegoen apaiz bat Mateo deituta. Bere astialdietan beti joaten zen bere txakurrekin ehiza egitera. Txakurrak atera bezain laster hauek korrika bizian abiatzen ziren basora, non mateo txistuk pasatzen zuen egun osoa erbiak ehiztatzen, hori baitzen gehien gustatzen zitzaion eginkizuna. Txakurrak bere ondora deitzeko beti txistuka asten zen, eta horregatik herrian Mateo txistu bezala ezagutzen zuten.
(more…)

agosto 28, 2007

Tximeleta esateko ehun era.

Filed under: Cultura,euskal folklorea — grahamgreene @ 6:53 pm

Euskeraz ehun era baino gehiago daude tximeleta ezateko, herri batetik aterata eta ondoan dagoenara joanda, aurkitu ahal zara modu esberdinetan izenpetzen dutela animali hau. Intseptu polita da benetan eta oso gustokoa gure arbasoen artean, horregatik hainbeste izen eman zioten, batzuk benetan deigarriak, adibidez pinpirinpausa( izen onek animaliaren mugimenduaren ideia ematen du, niri oso polita iruditzen zait) (more…)

mayo 21, 2007

Euskal leiendak(Osineko basiliskoa)

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 7:36 pm
Tags:

Osin hitzaren esanahia: Zenbait putzutan urak beherantz jotzen duenean, jeinu edo mamuren bat bizi duelaren seinale da. Arabako zenbait lekutan kontatu dira beti putzu eta mamuekin erlazionaturiko leiendak. (more…)

mayo 10, 2007

Euskal esaerak(-Hiztegi txiki bat)

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 7:47 pm

Gehienak euskal esaera zaharrak dira baina ere daude esaera berriago batzuk. Zerrenda hau gero eta handiagoa egitea da nire nahia, ea norbaitek lagundu ahal didan esaera gehiago aurkitzen baditu. Esaerak bere esanahia kontutan artuta sailkatutak daude.Hemen jartzen ditut aurkitu dudan batzuk:

(more…)

marzo 31, 2007

Itoiz-Hegal egiten

Filed under: euskal folklorea,musica — grahamgreene @ 9:05 am

Hegal egiten
Neukan guzti zen amets bat, amets bat,
beti egoten nintzen
haren bizita zai (Bis)
Ai! ene ama euriak eta baso ilunak
seinalatzen zizkidanez (more…)

marzo 27, 2007

Korrika 15 Bizkaian, korrika 15aren argazki eta bideo batzuk, korrika 15aren hamaiera Iruñan

Filed under: Cultura,euskal folklorea — grahamgreene @ 7:47 am

KORRIKA 15 BIZKAIAN

Bizkaia osoan entzun zen euskeraren ahotza. Gaur arabara abiatuko da eskuinaldetik.

2007ko Martxoak 26an korrika bizkaiatik pasatu zen. Goizean Santurtzitik pasatu zen. Entzun nuenez eskoletako ume asko atera ziren korrikan parte artzera eta Santurtziko trafikoa kongestionatua (more…)

marzo 10, 2007

Mariren mitoa

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 2:43 pm
Tags:

Antzineko munduan talde ezkontza zegoen, hau da, gizon talde bat emakume talde batekin elkartzen zen. Orduan semeak eukitzean inor ez zekien nor zen aita, horregatik semeak amarenak ziren bakarrik. (more…)

marzo 1, 2007

Eguzkilorea

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 10:29 am
Tags:

Eguzkilorearen leienda euskeraz y traducida al castellano.

J. M. Barandiaranek bere “Euskal mitologiaren liburuan” esaten duenez, aintzinako euskaldunentzat Lurra Eguzkiaren eta ilargiaren ama zen, eta, horrenbestez, lurrak ematen zien bizia landareen eta abereen (more…)

enero 3, 2007

Gabriel Aresti, “Guretzat”

Filed under: euskal folklorea,literatura,musica — rivendel @ 9:02 am

Euskal folklorea
Euskara europako hizkuntzarik zaharrena da. Ez da indoeuropear hizkuntzen taldean zartzen eta inor ez daki nondik datorren. Batzuk pentzatzen dute kaukaso aldeko hizkuntzen sendiarekin zerikusia duela, beste batzuk iparraldeko afrikaren hizkuntz ez arabikoetik datorrela . Hirugarren talde bat esaten du hizkuntza hau antzineko vasconen artean sortu zela, herri honen oso hezur zaharrak aurkitu direlako(neolitikokoak).
Euskal Herria nekazari eta artzain herria izan da beti. Bere ahozko kultura idatzia baino askoz garrantzitsuagoa izan da. (more…)

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.