Blog de Rivendel

enero 24, 2019

Bretoiaren egoera larria

Filed under: Hizkuntza gutxituak — grahamgreene @ 1:35 pm

 

Bretaña historikoa Frantziako bi eskualde ezberdinetan banatuta dago, Bretaña  eta Pais de Loira. Pais de Loirako zati bat, Loira Atlantiko departamentua hain zuzen, historikoki Bretañaren parte izan da. Estatu Frantziarak Bretaña bi eskualdetan banatzea erabaki zuen herri horren menperatze prozesua areagotzeko. Horrela Nantes, Bretañako hiriburua, Bretañatik kanpo geratu zen eta gaur egun Bretañarekin zerikusirik ez duten beste departamentu batzuekin Pais de Loira eskualdea osatzen du.

Bretoia Bretañan hitz egiten den hizkuntza Celta da.  Hau ere, Frantziako beste hainbat hizkuntza gutxitu bezala( Euskara, Occitanoa, korsoa, besteak beste) zapaldua izan da eta egoera larrian dago. Frantzian hizkuntz ofiziala bakarra Frantzesa da. Frantziako iraultza gertatu ondoren Frantzesa inposatu zen, nahiz eta momentu horretan  Frantziak zituen 28 millioi biztanletik bakarrik 3 millioi Frantzesa hitz egin.

Bretoia indoeuropear familiako hizkuntza zahar bat da.  V. mendean heldu zen Bretañara, Cornualles eta Galesko jendea lurralde honetara migratu zuenean . Anglosajoiek bere lurraldeak inbaditu zituzten eta bizitzeko beste leku bat  bilatu behar izan zuten. Horrela kultura celtiarra Bretañako lurraldeetan hedatu zen eta mende askotan zehar Bretoia lur hauetako hizkuntza nagusia bilakatu zen. Bretañan hitz egiten den Bretoia Britonico familiakoa da, Galesko eta Cornuallesko Gaelikoa bezala. Bretañako gaelikoa bost dialektoz osatuta dago.

XX. mendearen hasieran milioi bat persona hitz egiten zuen Bretoia, baina pixkanaka pixkana hizkuntza hau baztertuta geratu zen. Elitekoek izan ziren lehenengoak hizkuntza alde batera usten. Gaur egun  Bretaña dituen 4,5 milioi biztanleetatik bakarrik 220.000 dute ahalmena  Bretoia hitz egiteko, 350.000 ulertzen dute eta 45.000 egunero hitz egiten dute. Hoietatik gehienak persona zaharrak dira( Hizkuntza dakitenen artean batazbesteko adina 70 urtekoa da)  Hiztunen artean bakarrik 30.000 pertsona dute 40 urte baino gutxiago.

Bretoieraz hitz egiteko gai direnak(2004)

1830tik 1960ra debekatuta egon zen Bretoia irakastea. 1970ko hamarkadan hizkuntzaren aldeko lehen mugimenduak hasi ziren. Ofizialtasunaren aldeko mobilizazioak egon ziren eta soilik Bretoieraz emandako lehenengo eskola sortu zen(Diwan eskola sistema, ikastolen  mugimenduaren antzekoa)

Gaur egun badaude eskola publiko batzuk non bi hizkuntzetan irakasten den, Frantsesa eta Bretoia. Diwan sistema ere handitu egin da eta hainbat eskola ditu Bretoi hutsean ikasi nahi dutenentzat. Hala ere transmisioa oso motel ematen ari da eta naiz eta ikasten duten ume kopura gora egin bakarrik umeen %3 ikasten du Bretoia. Hori dela eta, 2040 eta 2060 urteen artean bakarrik 20.000-90.000 lagun izango dira gai hizkuntza hitz egiteko.

Bretañako biztanleen jarrera Hizkuntzarekiko nahiko baikorra da. %34ari gustatuko litzaioke ikastea, %73a Kartelak Bretoieraz egotearen alde dago, Irakastearen alde %74a, serbitzu publikoetan presentzia izatearen alde %59a, Irratia eta telebistan hizkuntza erabiltzearen alde %55a.

Azken urteetan ekimen ugari egin dira hizkuntzaren alde. 2010etik aurrera hemengo korrikaren antzekoa ospatzen dute(Ar Redadeg). Horrez gain, serbitzu ugari eskaintzen dira Bretoieraz; eskolak, haurtzaindegiak, aisialdi zentroak, komunikabideak(irratiak, web orrialdeak etabar). Enpresak, udalak eta elkarteak hizkuntza bere egunerokotasunean ere erabiltzen hasi dira.

Ar Redadeg

Hala ere, Frantziako gobernuak jarraitzen ditu trabak jartzen, azkena izan da Diwanetara bidaltzen den dirua murriztea. Hori dela eta, gurasoek eta ikasleek bere poltzikotik diru gehiago jarri behar izan dute edo/eta afariak eta ekimenak antolatu behar izan dituzte dirua lortzeko, horrek suposatzen duen higadurarekin. Ikastolekin antzekoa gertatu da, estatuak ez du eman nahiko diru behar diren irakasleak kontratatzeko, horrela lortzen du iparraldeko euskararen azkundea moteltzea. Bretaña, Euskal Herria, Korsika, Occitania, herrien arteko elkartasuna behar da gure hizkuntzak aurrera egiteko eta mundu globalizatu honetan bizirik jarraitu ahal izateko.

 

Dejar un comentario »

Aún no hay comentarios.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: