Blog de Rivendel

diciembre 27, 2010

Olentzero mitoaren jatorria

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 8:01 pm

Olentzero historia handiko euskal pertsonai mitologikoa da. Pertsonaia honi eta Gabon egunari ematen zaion izena berbera da. Izen honek aldakin ugari ditu, hauek dira batzuk: Orentzago(Zarautz), Onentzaro(Lizartza), Orontzaro(Andoain), Onontzaro(Berastegi), Oranzaro(Leitza).

Kristautasuna bere erlijiora egokitu baino lehen, pertsonai honen izaera eta zeregina oso ezberdina zen eta gaur egun eman zaion paperarekin zerikusi handirik ez zuen. Kristautasuna heldu baino lehen aintzineko euskaldunak beste erlijio bat zuten eta garai honen barruan sartu behar da olentzeroren jaiotza pertsonai mitologiko bezala.

Garai artako pertsonentzako Olentzero erraldoi musuzikin eta begigorria(begi odoltsu) zen. Izaeraz gaizto eta izugarrikoa zela kontatzen zen. Gabon gauean menditik jaisten zen eta etxeko tximinietatik sartzen zen barrura. ote-txorta handia zeraman bizkarrean eta bere eskuan igitaia. Ere kontatzen zen herri batzuetan tximiniak bera jaisteko ordurako garbi egon daitezen nahi zuen; bestela, etxean bizi ziren guztiei lepoa moztu egiten zitzaien.

Beste ezaugarri garrantzitzu bat mito honetan “Gabonetako enborra” zen. Oiartzunen horrela deskribatzen zen:   “Olentzero egunean ontzeko erabiliko den sua irauteko baino handiagoko egur puska hautatuko du etxekoandreak. Egurrak olentzero enborra du izena. Eguna heldurik, bazkalondoan, egurra sutara urbiltzen da eta Olentzero aparia prestatzen hasten da. Ezinbestekoa da su handia egitea. Afalondoak, denak oheratzen direnean, Olentzero kebidetik behera jaisten omen da, igitaia eskuan daramala eta etxeko txikienak izutzeko moduko itxuraz. Oraindik izekitzen ari den bere enbor kontsakratua dagoen tokira jaitsi besterik egiten denik, halere, ez da esaten.

Joandako garaietan, erdi erreta zegoen enborraren hondakinaak etxeko atarian ezartzen ziren, haziendak hura zanpa zezan eta zenbait gaisotasunetatik eta geldi zedin.” Ezkiroz eta Elkanon(Nafarroa) ez dute enbor bakarra jartzen sutondoan, hiru baizik. Urteberri goizean hiruretan lehena etxeko atarian ezartzen dute eta abere eta animalia guztiak haren gainetik pasa eraziten dituzte.

Olentzeroren jaia eta mitoa, neguko solstizioko jai tipikoen multzoan bete betean sartzen da. Honela zehaztu ahal da Olentzeroren izaera kristautasuna alboan utzirik:

“Gabon gauean, hamabietan eta egun horretan sutondoan dazekan enborraren bitartez bere burua berotzeko, etxeetara jaisten omen den erraldoia; begiak odoltsu omen dauzka, gorri, eta kopuruaz, urteak dituen adina egun gehi bat. Lanbidez ikazkin da, aurpegia bezturik eta eskuan igitaia darama. Batzutan, lastzoko panpinatzat irudikatuta agertzen da, geroago erreko dena, eta nortasun erdi izugarria eta erdi izugarria erdi groteskoa datxekio.”

Gabonetako enbor hori, argiaren eta beroaren sortzaile den eguzki horren irudikapenik zaharrenetakoa dela pentsatu behar dugu. Ezan dugunez Olentzeroaren mitoa solstizio aldaketarekin serikusia du. Naturaz gaindiko ikazkina eta solstizioaren garaian mundura datozen hildakoen ordezkari izateaz bestalde, gure Olentzaroak eguzkiaren irudikapenarekin zerikusia dauka.

Informazioa: “Lamiak, sorginak eta jainkosak” Julio Caro Barojaren liburuatik aterata.

4 comentarios »

  1. ºEtz zait batere guztatu

    Comentario por Anónimo — septiembre 20, 2011 @ 7:16 pm | Responder

  2. Ondo dago, milesker!!

    Comentario por xabi — septiembre 27, 2011 @ 11:39 am | Responder

  3. Ez dao batere gaiizki:)

    Comentario por anonimo — diciembre 11, 2012 @ 10:45 am | Responder

  4. es una mierda putos vascos de mierdaaa

    Comentario por anonimous — diciembre 13, 2012 @ 11:31 am | Responder


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: