Blog de Rivendel

febrero 4, 2010

Agate deuna

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 8:09 pm

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan:“http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/2009/02/04/agate-deunaren-bezperan/”

Urtero otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak kantuz bete egiten dira. Haurrak eta helduak kalez kale ibiltzen dira koplak abesten. Makil bat daramate eskuan eta lurraren contra kolpekatzen dute abestiei ritmoa emanez. Normalean abeslariak korroan jartzen dira eta askotan euskal jantzi tradizionalak daramate.

Abestia hamaitu eta gero oles egiten da, hau da, atejoka ibiltzen da laguntza eske, dirua edo janaria eskatzen gehienetan.

Agate deunaren festa neguko solstizioa eta udaberriko solstizioaren artean ospatzen da. Makila kolpeatzen da lurraren kontra ama lurra esnatzeko eta udaberria heltzean berriro bizitza sortaraztu dezan. Horregatik aintzinan nekazarien ospakizun bat zen, ama lurrari uzta onen eskakizun bat baitzen. Beraz, nahiz eta festa hau base erlijioso bat izan, jentil zentsua garrantzia handiagoa artu zuen denborarekin.

Agate deuna. Hemen dago abesten den kanta tipiko baten letra:

Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz

aurten be igazko berberak

igaz lez hartu gagizun eta

zabaldu zuen sakela.

Opa deutsegun osasun eta

Jaungoikoaren eskerra

zuen bitartez txiro ta umilak

ez dabe izango beharra

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik

Agate Deuna bitarte dala

ez eizue izan kalterik…EUP!!

Herrietako ohiturak

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.

Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Ez dira bakarrik agate deunaren kantak abesten, herri batzuetan etxekoandraren dignitateari buruz, edertasunari buruz edota dirua ematen dutenei buruz abesten da.

1 comentario »

  1. “nahiz eta festa hau (honek) base erlijioso bat izan, jentil zentsua(k) garrantzia handiagoa (h)artu zuen denborarekin” idatzi duzu, baina nik aldrebez gertatu zela esango nuke. Kristautasunak betidanik hartu ditu kristautasunaren aurreko jai eta zeremonia leku “paganoak”, eta beste izen bat eman. Ez da kasualitatea San Juan eguna udako solzizioan izatea, Kristo negukoan jaiotzea, markinako trikuharri moduko baten gainean eliza eraikitzea… Leku eta ospakizun hauen historiaurretik datoz. Seguruenik EHan aspaldidanik ospatzen zen egun hau lurra esnatzeko, kosmobisioa naturari oso lotuta baitzegoen, eta kristautasunak beste izen bat eman zion ohitura bereganatzeko, eta bertako herritarrek kristautasuna hurbil senti zezaten. Ameriketan jokabide berdina izan du elizak bertako ohiturak ezabatu

    Comentario por Joanes — febrero 4, 2011 @ 4:03 pm | Responder


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: