Blog de Rivendel

octubre 12, 2008

Anari

Filed under: musica — grahamgreene @ 7:35 pm

Anari(Ana Rita Alberdi) 1970n jaiotako abeslari eta musikagile euskalduna da. Bere diskak kritika izugarri onak jaso dituzte eta gonbaratu zaio PJ Harvey, Cat Power edo Nick Caverekin.

Hiru diska kaleratu ditu bakarlari bezala eta beste bat Petti abeslariarekin. Anari irakaslea da Orizian.

Bere lehenengo pausuak bateria jotzen ingelesez abesten zuen talde batean eman zituen. Taldea Psych Out deitzen zen. Baina 1997 urtean bakarlari bezala debutatu zuen. Mikel Abrego bateria bezala eta Xabi Strubell gitarran bere diskotan parte artzen dute.

Lehen diska Anari deitzen zen eta oso kritika onak jaso zituen. Disko honen letrak Enzensberger, Galeano, Sarrionaindia edo Ordorika idazle eta musikagileen textuetan inspiratzen dira.

Bigarren albuna 2000 urtean agertu zen, Habiak zuen izena, eta berriz ere kritika izugarri onak jaso zituen. 2000 urtearen disko oberenen artean zartu zen rockdelux aldizkariaren iritziz. Aldizkari honek 77 postuan sartu zuen disko hau XXgarrren mendeko disko nazional oberen lista egin zuenean.

2005 urtean agertu zen bere azken diska momentuz, Zebra. Hau bere diska txalotuena da. benetan diska izugarria goitik behera. Disko hau bomberenea estudioetan grabatu zen, Tolosako etxe okupatuan.

2007 an beste musiko batzuekin Bidehuts diskografika sortu zuen, bere lanak kaleratzeko. 2008an Anari kafe antzokian zuzenean diskoa publikatu zuen disketxe berri honetan.

Neska hau abesten entzutea esperientzia aparta da. Badirudi bihotza edo arimatik ateratzen zaiola abesten duena, izugarrizko abotza du eta abestien letrak benetan politak eta magikoak dira. Beti ezaten dute zerbait eta olerki bat entzuten ari zarela dirudi. Abesti batzuk, naiz entzundak ehunka aldiz, beti liluragarriak dira eta inoiz ez naiz nekatzen haietaz. Nire abesti nahien artean Anariren batzuk daude, Zebra edo aingura hegodunak adibidez.

Duela gutxi ezagutu nuen abeslari hau, baina ia ezin dut bizi bera gabe. Hala bedi Irratí librea entzuten Anariren abesti bat jarri zuten eta asko gustatu zitzaidan. Handik aurrera lortu ditut bere diskak eta entzuten ditut behin eta berriro.

Zaila da Anari ezagutzea, zirkulu komertsialen kanpo beti egon delako bera nahi izan duelako eta gainera kontsertu gutxi ematen ditu. Baina irakurtzen baduzue hau ez galdu aukera eta entzun emakume honen artea, esperientzia aparta da eta barruraino sartzen den musika hoietakoa .

Álbumak

Anari (Esan Ozenki, 1997). CD.

Habiak (Esan Ozenki, 2000). CD.

Zebra (Metak, 2005). CD

Anariri buruzko erreportai txiki bat.

ANARIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA

hemendik aterata:

Gaztelaniaz irakurri nahi baduzu hemen dagfo aukera hori:

http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2008/02/16/anariren-hitz-argiak/

Anarik bukatutzat eman du Zebra diskoaren bira luzea, Bilboko Kafe Antzokian grabaturiko mini-diskoa aurkeztuz duela bi aste Donostiako Le Bukowski berrituan. Pablo Cabeza beteranoak Garan eginiko elkarrizketa batetik hartutako adierazpenak.

Aspaldian ez nuen Pablo Cabezaren berririk. Atzo arratsaldean, Sareko Argiaren Haria buletinari esker irakurri nuen Pablok Anari abeslariari eginiko elkarrizketa mamitsu hau. Gazteleraz izaki, lerro batzuk itzultzen hasi, baina uste baino gehiago luzatu naiz, interesgarriak baitira Anariren adierazpenak, oso-osorik irakurtzeko modukoak.

Gaur goizean, berriz, Juan Luis Zabala idazleak bere blogean eskainitako poesia irakurri dut ere.

Azken kontzertua, bolada batez behintzat

Pasa den hilaren 3an, bolada batez azken kontzertua izango dena eman genuen Le Bukowski aretoan, Donostian. Barruan nuen arantzatxoa zen. Emanaldi asko ikusita nituen bertan eta izugarria izan zen. Oso hunkigarria. Gainera, beti sentitu izan dut nire benetako tokia sorkuntzaren munduan dagoela. Kantak dira gauzarik garrantzitsuena, nahiz eta topiko bat izan. Asko gustatzen zait idaztea, abestea, ulertzen ez dudan edo ulertu nahi ez dudan guztia interpretatzea… Aldatzea, berridaztea… Sentsazio guzti horiek inoiz baino biziago daude nire baitan. Hau izan da urterik onena nire abeslari ibilbidean. Ezin izango nuke gehiago eskatu.

Noren esku dago musika, artea

Batzutan inbidia diot literatur munduari. Idazleak, batzuk behintzat, beraiengatik eta beraientzat dagoen sistemarekin kritikoagoak baitira. Uste dut musika jarrera bat dela, nik horrela sentitzen dut. Eta musikaren mundua, orokorrean artearekin gertatzen den bezala, musikaz ideiarik ez duen jendearen esku dago eta inork ez du ezer egiten edo esaten. Eta hau oso txikia da, onerako zein txarrerako, eta kontrola, zoritxarrez, esku gutxitan dago. Dena estuki dago lotuta eta, honela, nahiz eta txistea dirudien, zure obraz hitz egiten hasten bazara, elkarrizketaren amaieran, Eroskiren izena agertzen da: zure obraren formatuak Eroskiko apalekin bateragarri izan behar du. Eta gauza guztiekin berdin. Nik ulertzen dut gauzak egiteko beste modu bat dagoela, agian txikiagoa. Eta txikiaren zorionerako, denborak demostratzen du ez dela gehiago saltzen gehiago pilatzeagatik. Musika gehien maite duen jendea da kontzertuetara hurbiltzen dena. Eta zer nahi duzu esatea? Guretzat hori da balio duen bakarra: jotzea, abestea, jendea negarrez jartzea, salto edo oihu egitea… Eta uste dut nola edo hala lortuko dugula grabatzea eta jendeari guk egiten duguna helaraztea.

Euskadin rock & rollak ez du inoiz dirurik emanen

Euskadin, produkzio gehiena –taldeak, kontzertuak, diskoak…- ez dago bertako diskoetxe handien esku eta ez da agertzen gure irrati-formuletan. Hain aipatua den krisi diskografikoak ez du hainbesteko eraginik izan, beti izan baita gogorra. Arazoa da produkzio eta produkzio-etxe handietaz hitz egiten dela soilik. Nazkatuta nago behin eta berriro errepikatzeaz krisialdia egitura mailakoa dela, 80. hamarkadako boom-etik datozen eta 90. hamarkadan emaitza hobeagoak eman zituen egitura handiei eragin diela. Garai horretan musikarekin dirutza egin zuen jendea dago, eta ondo iruditzen zait, baina hori amaitu egin da jada. Gaur egun inor gutxik du gure estudio handietan grabatzeko aukerarik, ezta gure ekipo handiak alokatzeko edo katxeta handiak kobratzeko aukerarik ere…

Artea letren mundukoa da

Etsigarriena da berdin-berdin egiten direla gauzak gaur egun. Izar mediatiko handiak sortzen dira, multinazionalen klabeak aplikatuz. Hau horrela da mundu mailan, baina guk gurea aztertu beharra daukagu. Kaka hutsa urrean pare jartzen da eta urrea, kakaren pare. Zenbakiek balio dute soilik eta artea letren mundukoa da… Gainera, hitz egitera eseri aurretik, garbi geratzen da kristoren mesedea egiten ari zatzaizula. Gauzak oso gaizki doazela ere, ezin da ahaztu diskoetxeak daudela artistak daudelako eta ez aldrebes. Gauzak ondo zirenean, diskoetxeek artistek baino diru gehiago irabazi dute diskoekin. Guk, Esan Ozenki diskoetxearekin sinaturiko lehen kontratuetan, hogei urteko karrera zuten musikariek baino kontratu hobeagoak genituen. Niretzat Metak diskoetxearen itxieraren alderik txarrena da gauzak ondo egitearen eta artistarekiko begirunearen erreferentea galdu dugula. Badago oso gaizki pasatzen ari den jendea, baina ez da malko gehien isurtzen dituena. Eta badago jendea urteak daramatzana aretoetan, diskoetxe txikietan, aldizkarietan, irratietan… Chapeau beraiengatik!

Bidea nola egin

Badakit modu batez grabatuz gero, kontsakrazioa lortuko nuela. Teleberrian aterako nintzateke eta telebistako iragarkietan. Euskal musikaren zutabe bat nintzateke azkenean, nahiz eta soilik hamar kontzertu eskaini urtean zehar eta inor ez joan horietara. Ni beti egon naiz horren aurka. Musikari esker zerbait lortu badut, hori izan da pertsona apartak ezagutzea, gauzak nola egin behar diren erakutsi nautenak. Fermin Muguruza, adibidez, aurreko belaunaldikoa da, baina berau da gu guztion artean subertsiboena; bere musika gustuko izan edo ez izan, ezin uka arriskatzen duen pertsona dela. Garrantzitsuena da esaten duena, baina, batez ere, egiten duena. Hori da niretzat balio duen bakarra. Ferminek uko egin die benetako eskaintzei, bizimodua konpontzen dizuten eskaintzei, multinazionalek egindakoak, eta hori jakin beharko litzateke. Eta gainera diskoa Talka Records diskoetxean argitaratu du, autoprodukzioa; bitartean, ustez alternatiboagoa den nire belaunaldiko jendea sistemak irentsi egin du. Musikari gehiago daude, Ruper Ordorika adibidez, edo nire lekuko handiena, Mikel Abrego… Pozten naiz zuen gehigarrian Joseba Irazoki abeslariaren diskoa Sprinsgteen-en aldamenean ikusterakoan. Hori da gehien bat behar duguna, sistemak ez kontrolatzea guztia. Komunikabideak libreak diren bitartean, denek izango dugu tokitxoren bat.

Anariren Web ofiziala

http://www.anari.net/

Anari abestien letrak

http://eu.musikazblai.com/anari/

Letrak oso politak dira, adibide bat da Aingura hegodunak abestiaren letra:

Aingura hegodunak

erori banaiz ere, gorantz erori naiz
nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean
oroimena da urperatzen nauen beruna
ametsa, berriz, gorantz naraman zama astuna
aingura hegoduna
erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri
oinez ikasi orduko, hegan ahantzi
zu zara orain urperatzen nauen beruna
beste dena, ordea, gorantz naraman zama astuna
aingura hegoduna
erortzen bagara ere, amets berriei helduz gorantz
erortzen gara. gorantz jaitsiko gaituen aingura
hegodunari… arrain hilak bagina, hondoratu ordez
urazaleratzen gara.

Dejar un comentario »

Aún no hay comentarios.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: