Blog de Rivendel

abril 11, 2008

Mateo Txisturen leienda

Filed under: euskal folklorea,leiendak — grahamgreene @ 4:54 pm

Batzuk ezaten dute kontatuko dudana Tolosan gertatu zela, beste batzuk, aldiz, Oiartzunen gertatu zela ziur daude, eta hirugarren batzuk zin egiten dute bere arbasoek Ataunen ikusi zutela. Ala ere, denok gertatutakoarekin bat egiten dute, honela izan zen: Duela urte asko bazegoen apaiz bat Mateo deituta. Bere astialdietan beti joaten zen bere txakurrekin ehiza egitera. Txakurrak atera bezain laster hauek korrika bizian abiatzen ziren basora, non mateo txistuk pasatzen zuen egun osoa erbiak ehiztatzen, hori baitzen gehien gustatzen zitzaion eginkizuna. Txakurrak bere ondora deitzeko beti txistuka asten zen, eta horregatik herrian Mateo txistu bezala ezagutzen zuten.

Egun batean Mateo txistu, beste edozein egun bezala, ehiza egitera zihoan bere bi txakurrekin, eta bapatean oso ondo jantzita zegoen pertsona batekin topatu zen. Pertsona hau deabrua zen eta giza arimaren ahuleziaren bila zegoen. Oso dotore jantzita zihoan zaltzaile bat bezala pasatu nahian, baina mateok nahiko gizon argia zen, eta susmatu egin zuen nor zen gizon hori.

-Zer nahi duzu, gaizkile?-galdetu zion.

Deabrua arrituta geratu zen, eta ez zuela ezer nahi erantzun zion.Mateo txistuk bere eskopeta artu, eta barrez jota basorako bidea jarraitu zuen deabrua atzean utzita. Deabrua suntzituta geratu zen pentsatzen apaiz bat berataz barre egin zuela, eta amorruz bizi mendekua artzeko plan bat prestatzen hasi zen.

Bi aste pasatu ziren mateok deabrua ikusi zuenetik, eta apaiza beti bezala mezak ematen jarraitzen zuen bere herrian . Baina igande batean, Mateo mezaren erdi-erdian zegoela, sakristiako atetik erbi zuri baten muturra azaldu zen. Sakristian zeuden ere apaizaren txakurrak ,jabearen zain, eta erbia ikustean zaunka hasi ziren. Mateo meza gelditu zuen jakiteko zer gertatzen zen, nondik zetorren iskanbila hori. Sakristiako atean erbia zutik eta tente ikusi zuenean, bere bila joateko konbidatzen, mateok ez zuen pentsatu, meza bertan bera utzi zuen, bere txakurrak artu eta erbiaren bila joan zen.

Geroztik ez zen haren berririk izan. Ez zen inoiz itzuli. Hala ere, harrezkero jende askok sumatu du Mateo txistu bere txakurrei txistuka, beste batzuek txakurren zaunka tristeak entzun izan dituzte, eta gau garbi batzuetan apaiza, txakurrak eta erbiaren siluetak ere igartzen dira ilargi betearen argitara, beren amaierarik gabeko joan-etorrian.

null

Zerainen “Juanito txistularia” deitzen diote; Gesalibarren, “Martin-abade”; Ataun eta Tolosan, “Mateo-Txistu”; Oiartzunen, “Salomon-apaiza”; eta Usurbilen, “Prizti-Juan”

1 comentario »

  1. Ba nik kondaira honen beste bertsio bat ezagutzen det.

    Bertsio Hortan, herbia ez zen mezaren erdian agertzen, Mateo-ren amaren hileta erdian baizik. Bai, hori ere meza izan ohi da, baina ez da meza soil bat xD

    Honezkero harrapatu ote du Mateo deabrua? Nork jakin xD

    Comentario por Anónimo — enero 28, 2009 @ 12:18 pm | Responder


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: