Blog de Rivendel

agosto 28, 2007

Tximeleta esateko ehun era.

Filed under: Cultura,euskal folklorea — grahamgreene @ 6:53 pm

Euskeraz ehun era baino gehiago daude tximeleta ezateko, herri batetik aterata eta ondoan dagoenara joanda, aurkitu ahal zara modu esberdinetan izenpetzen dutela animali hau. Intseptu polita da benetan eta oso gustokoa gure arbasoen artean, horregatik hainbeste izen eman zioten, batzuk benetan deigarriak, adibidez pinpirinpausa( izen onek animaliaren mugimenduaren ideia ematen du, niri oso polita iruditzen zait)

Hemen daude tzimeleta esateko beste era  batzuk:

“Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxerrika, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi…, sorgin-oilo, txalumitxi…, txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta…, txipirina…, txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa…, ulifarfaila…, atxitamatxi…, atxitamutxita.”

Tximeleta nola esaten den Herriz herri

Mutrikun: kalaputxi

Oñatin: txipilipeta

Tximeleta: urola-kostan, Bergaran, Beasain inguruan…

Pitxoleta: Legazpia

Pitxilipeta, txipilipeta: Oñati

Txipeleta: Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Eskoriatza…

Txiperrete: Beasain inguruan

Mitxeleta: Eibar, Soraluze, Bergara, Elgeta, Durangaldea…

Mitxelekote, tximelekote: Elgoibar…

Txipillatoi: Ermua

pinpilipauxa,pinpirinpausa: Hernani

Sorgimitxie:Mungian

Hiztegi batzuetan begiratuta hau aurkitzen dugu:

Bata, Jose Luis Erdozia Mauleonen “Sakanako Hiztegi Dialektologikoa”n ikus daitekeena:

* matxite

* atxiya-matxiya

* mutxutxui

* atximitxi

* atxitamutxita

* pitxita.

Bestea, Manuel de Larramendi Aita Jesuitarrak argitaratu zuena 1745. urtean bere “Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín”ean:

* inguma

* chiquetá

* chirita

* micheletea

* ulifarfalla

Lore artean eguzkitan dabilen

tximeleta polita bezala zera zu,

gure aurretik pasatzen zeranean

harriturikan danok begira gaituzu.

Zure besoei hegoak erantsita

aidean ibiltzea lortuko bazenu,

lore tikietan dabiltzan tximeleta

danetan politena izango zera zu. (bis)

Bai politak dituzula koloreak

izakitik dituzu paregabeak

eguzkia ta ihintza bezala

hartzen zaituzte pozez loreak. (bis)

Joaten bazera hegoei eraginez

belardietan zehar basoan aurrera

herri osoak jarraituko dizugu

begian zoramena izango baitzera.

Mirari batek bihurtuko banindu

zu zabiltzan lekuko lorea izatera

egongo nintzateke beti gora begira

noiz jeitsiko zeran zai lorean gainera. (bis)

Bai politak dituzula koloreak

izakitik dituzu paregabeak

eguzkia ta ihintza bezala

hartzen zaituzte pozez loreak. (bis)

Kaxiano

3 comentarios »

  1. Eta Urdulizen TXISPILOTE…esaten du…

    Comentario por bolteretas — septiembre 1, 2007 @ 2:00 pm | Responder

  2. eskerrik asko parte artzeagatik, norbaitek badaki beste modu bat tximeleta izentzeko, mesedez bidali mesu bat.

    Comentario por Anónimo — septiembre 1, 2007 @ 6:47 pm | Responder

  3. queremos poemas de tximeletas pero de 32 lineas

    Comentario por olatz — octubre 17, 2009 @ 7:47 am | Responder


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: