Blog de Rivendel

mayo 21, 2007

Euskal leiendak(Osineko basiliskoa)

Filed under: euskal folklorea — grahamgreene @ 7:36 pm
Tags:

Osin hitzaren esanahia: Zenbait putzutan urak beherantz jotzen duenean, jeinu edo mamuren bat bizi duelaren seinale da. Arabako zenbait lekutan kontatu dira beti putzu eta mamuekin erlazionaturiko leiendak.

Osineko basiliskoa,Mendoza(Araba).

Arabako Mendoza herrian Urrialdo deitzen den auzo bat dago. Duela urte asko oso herrialde aberatza eta biztanleduna zen baina gaur egun gende gutxi ezagutzen du. Aldaketa honen arrazoia bertan kontatzen den historia honetan datza:
Egun batean suge batek oilo arraultza bat lapurtu zuen eta txitatu zuen. Behar zen denbora pasata, ez zen arraultza horretatik oilo txiki bat jaio, baizik eta basilisko bat.
Basiliskoak burua oilo bat bezalakoa dute, baina gorputza sugekoa. Hegoak arantzez betetak eta isatza puntazorrotza eta oso luzea dute. Tamainaz katuak baino handiagoak dira.

Oso animali beldurgarria da. Basilisko bat begiratzen bazaitu heriotzara eramaten dizu, begirada batekin edozein landare eta animali hiltzeko gai baita. Bakarrik daude bi animali basiliskoa gainditzeko aukerarekin, oilarra eta erbinudea. Oilarraren kukurrukua entzunda eta baita ere erbinude baten aginkada batekin monstruo hau hiltzen da.Urrialdeko bistanleek ez zuten ezagutzen bi animali hauen gaitasuna.

Egun batean urrialdoko basiliskoa agertu zen herriko emakumeek arropa garbitzen zuten putzuan eta bertan zeuden bi emakumeei begirada bat botaz, hil egin zituen eta ondoren desagertu egin zen. Urrengo egunetan gizon eta emakume gehiago hilik agertu ziren putzuaren inguru hoietan. Herrian inork ez zekien zein zen hainbeste hilen arrazoia.
Herritarrek ume bat bidali zuten zelatan egon zedin putzuaren ondoan. Mutila goizean abiatu zen eta bertan zegoen zuhaitz batera igo zen. Adarren artean iskutaturik mantendu zen. Arratzalde horretan putzuan bertan basiliskoaren agerpena ikusi zuen. Monstruoa agertu eta segundu batzutan bertan zegoen emakume bat desagertatu zen. Mutila izoztuta geratu zen, beldurraz josita. Berriro putzura begiratzeko gai izan zenean, basiliskoa desagertua zen.

Gertatukoaren berri izan zutenetik, herriko biztanleek ikaraturik bizi izan zuten beti. Gehienak herritik alde egin zuten. Oso gende gutxi geratu zen herrian, eta etxetik ateratzeko beldurrarekin bizi ziren beti. Inoiz ez ziren putzura joaten uraren bila, eta joan zirenak basiliskoak hil egin zituen. Hori dela eta herria gero eta pobreagoa zen, gendea beti bere etxetan zartuta baitzegoen eta bakarrik bizia mantentzeaz arduratzen zen.

Egun batean, oilo zahar bat agertu zen putzuan. Basiliskoa agertu zen eta begira geratu zitzaion. Oilar zaharra begirada itzuli zion. Oilarra pentzatsen zuen animali horrek bere territorioa kendu nahi zitzaiola, eta horregatik, bere indar guztiarekin kukurruku bat kantatu zuen. Basiliskoa harrian bihurtu eta mila pusketan apurtu zen. Harrezkero ez dute basiliskorik ikusi herri artan, baina alde egindako biztanleak ez ziren inoiz bueltatu, eta herriak garai batean izan zuen aberastasuna ere ez.

1 comentario »

  1. I all the time emailed this blog post page to all my associates, since if like to read it next my
    links will too.

    Comentario por sleep saver cpap mask reviews — agosto 7, 2013 @ 8:08 am | Responder


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: