Blog de Rivendel

abril 6, 2007

Urduña irudietan

Filed under: Cultura,historia — grahamgreene @ 8:29 am
Tags: ,

NON DAGO: Urduña Araba eta burgos artean dago. Aiara, Amurrio eta Urcabustaiz Arabako herriekin muga egiten du eta Junta de Villalba de Losa burgoseko herriarekin ere. Ala ere, bizkaiako herria da.

HISTORIA
Urduña 1229. urtean fundatu zen hiribildu gisa, Bizkaiko seigarren Jaunak, Lope Diaz de Harok, hiri gutuna eman zionean. Fundatu zenetik argi ikusi zen merkataritzarako enklabe estrategiko modura zuen garrantzia, batez ere Ipar Europak Gaztelako artilea lortzeko erresuma horrekin egiten zituen salerosketei dagokienez, hiribildu honetatik pasa behar baitzuten. Horren ondorioz, Bizkaiko Jaurerriko hiri titulua eman zioten 1467an, eta halaxe erakusten du Enrike IV.aren errege zedulak.

XIV eta XV mendeetan Orduña Airako jauntxoarekin zeinbait arazo izan zituen, eta azkenean 1480 urtean bizkaiako jaurerrira elkartu zen. Mende honetan hiri titulua eman zioten. Orduñatik, Bizkaiko jauntxoa Gernika(1366) sortu zuen.

XVI. eta XVII. mendeak garrantzi handikoak izan ziren Urduñaren garapen ekonomikoari dagokionez, 1535. urtean sute handi batek ia hiri osoa kiskali bazuen ere. Izan ere, merkataritza plaza handi modura sendotuta jada, eskualdean eta nazioartean proiekzio handia izatea lortu baitzuen.

XVIII mendean urduña merkataritzarako leku garrantzitsua izaten jarraitu zuen, eta batez ere gaztelarako bide garrantzitsu bat egin zelako.

XIX. mendeak halako gainbehera bat ekarri zuen Urduñara, alde batetik mende horretan izan ziren gerra ugarien ondorioz, eta bestetik, 1841ean aduanak kostaldera eraman zirelako. Horren guztiaren ondorioz, hiriak ordura arte bete zuen lehentasunezko tokia galdu zuen, eta karlisten lehen porrota gertatu ondoren, foruak galdu ziren.

URDUÑAKO ARGAZKI BATZUK

Lau mila pertsona inguru bizi dira herri lasai honetan. Arratsaldeko lehen orduetan ez dago inor kaletik eta aizearen hotsa bakarrik entzuten da. Arratsaldea aurrera dihoala gendea bere etxeetatik ateratzen da eta herria bizia artzen du. Herri txikia da baina izugarrizko garrantzia kulturala du. Leku guztietan ikusi ahal duzu iraganean izan duen garrantzia. Kale gehienak benetan ikustekoak dira, oso etxe zahar eta politak ditu(tipikoak) eta bere jauregiak, elizak, plaza izugarri politak dira. Batzutan badirudi beste mende batean zaudela. Igande bat bertan pasatzea benetan merezi du.


Urduñako arratsaldea.(13-12-2006Argazkia: Elur eta G.G.)



Antiguako Andre Gurearen santutegia.Urduña.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)
Antiguako Andre Gurearen santutegia: Agirietan aipatzen den Bizkaiko lehen tenplua da. Arku zorrotzeko sarrera gotikoa eta egungo elizaren hegal batean dauden hondar banaka batzuk dira jatorrizko eraikinetik geratu diren aztarna bakarrak. Fededunen kopurua goraka zihoanez, XVIII. mendean eliza hau eraiki zuten. Emaitza gurutze latindarreko eliza bat izan zen, kupulaz estalitako gurutzadura eta fatxada barroko soila zituena. Alzariei dagokienez, Berant Erdi Aroko Andra Mari bat nabarmendu beharra dago.


Antiguako Andre Gurearen santutegian zegoen belena 2006ko abenduan.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)


Urrunean Urduñako auzo bat.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)


Urduñako eliza txikia.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)


Urduñako kaleak.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)


Urduñako kaleak. Argazkia hemendik aterata:juan sanchez //juansanchez.ojodigital.net/displayimage.php?album=toprated&cat=0&pos=6


Santa Maria eliza.Urduña.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)

Santa Maria eliza(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)

Santa Maria eliza hiriaren hegal batean dago, lehenago beste tenplu bat egon zen tokian. Babes-harresiaren zati bat zen, hainbesteraino, non kanpoaldeko horma-bularrek erdi-puntuko arkuak baitituzte jendea pasatzeko. Adarbe hau, oraindik ere zutik dirauena, XV. mendean eraiki eta XVI.ean handitu zuten. Hori dela eta, eraikin gotiko hau Bizkaiko berezienetakoa da. Santa Mariaren tenplu ikaragarri handia XV. mendearen erdialdeko eraikina da. Hiru nabe, transeptua eta abside zuzena ditu, gurutzeriaz estalita. Horma-bularren artean, tenpluaren barruko aldean, tokiko nobleek beren kaperak ezarri zituzten saindu desberdinen izenpean. Dorrea atzealdean dago eta Martin Carrerak L formako arkupe neoklasiko bat jaso zuen haren aurrean.


Urduña.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)


Urduñatik ikusten diren bista ederrak.(13-12-2006Argazkia:Elur eta G.G.)

Foru Plaza. Argazkia hemendik: http://www.arquired.es/users/guiabizkaia/arratia/orduna/fotos/plaza_dia.htm Ia hiribildua sortu zeneko plaza hau, argi eta garbi, merkataritzarako sortutako gunea da; gune harrigarria, bai duen neurriagatik eta baita perimetro osoan zabaltzen diren arkupe eta ataripeengatik ere. Bi ezaugarri horiek ez dira oso ohikoak Bizkaiko gainerako hiribilduetan, eta hainbat garaitako eraikinen aniztasunari halako batasun bat ematen diote. Hala hiribilduak berak nola plazak ere garrantzi ekonomiko eta sozial handia izan zuten. Hala erakusten dute behintzat plazaren neurriek (ia osorik hartzen du jatorrizko hiru kaleen zabalera) eta Erdi Aroko aldearen tamainak (Bizkaiko handiena). Plazan aurkitu ahal dira 1555ko Mimenza jauregia(garai hartako Urduñaren erreferentzia errenazentista), udaletxea 1771 urtean eraikia eta oso polita, XIX. mendeko etxe multxoak eta familia sanduaren eliza barrokoa.

Informazioa nondik dagoen aterata:

http://www.urduna.com/2006/index.php?eu_09

http://www.euskalnet.net/kmendibil/historia.html

http://www.lasonet.com/ordunafotos.htm

http://www.arquired.es/users/guiabizkaia/arratia/orduna/TextFrame.html

http://es.wikipedia.org/wiki/Ordu%C3%B1a

http://www.guiabizkaia.com/arratia/orduna/ek/TextFrame.html

Elur eta G.G: Elur eta Graham Greene ateratako argazkiak. Kopiatu eta erabili nahi duzun lekuan.

3 comentarios »

  1. sois unos mentirosos no hay ninguna foto ni imformacion de mimenza jauregia

    Comentario por anonimo — junio 19, 2007 @ 6:13 pm | Responder

  2. Buah cómo desvaría la peña XDDDDD

    Comentario por el rondador matinal — junio 20, 2007 @ 9:46 am | Responder

  3. Vivo en México, tengo una hija en Madrid y siempre hemos querido ir a Orduña para conocer el palacio MIMENZA, gracias por la información de la plaza, muy completa, felicidades.

    Comentario por Carlos Enrique Mimenza Ponce — noviembre 14, 2007 @ 7:47 pm | Responder


RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

A %d blogueros les gusta esto: